Itzultzailea

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

TXIRULARIA

KOOPERAZIO-JOLASA: txirularia

Adina: 4 urtetik gora 
Jolaskideak: 6 baino gehiago 
Lekua: edozein 
Materiala: makila txiki bat 
Jolas mota: koordinazio-, animazio- eta lankidetza-jolasa

Jolaskide guztiak lurrean eseriko dira biribil bat osatuz, bat izan ezik, eskuan, makiltxo bat edo txirula bat daukana hainz zuzen. Haurrak, abesten eta txalo egiten hasiko dira, bien bitartean, txirularia, bueltak ematen arituko da biribilaren inguruan. Txirulariak, dantza egin ahala, makiltxoarekin ukituko ditu nahi dituen jolaskideak. Hoiek, txirulariaren atzean jarriko dira ilaran eta hark egingo duen guztia egingo dute eurek ere. Makiltxoarekin ukitu ez dituen jolaskideek, eserita jarraituko dute abesten, Txirulariak, makiltxoa borobilaren erdira jaurtitzen duenean, zutik dauedenak korrikan joan beharko dute lehengo lekura jezartzera zeramaten norabide berean. Esertzen den azkena izango da hurrengo txirularia. Txirulariaren mugimenduak zailagoak edo errazagoak izan daitezke parte-hartzaileen adin akontuan hartuta. Trebetasun funtzionalak, entzumena eta jolaskideen arteko lankidetza lantzen dira imitazioaren bidez.

Jolas honen ostean norbaiti txirula jotzen ikasteko gogoak gelditu bajakoz sartu hurrengo estekan eta ekin lanari: TXIRULA JO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina