Itzultzailea

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

PUXIKEN JOLASA



KORRIKA EGITEKO JOLASA: puxiken jolasa

Adina: 5 urtetik gora
Jolaskideak: 5 gutxienez
Lekua: edozein
Materiala: puxikak eta lokarriak
Jolas mota: finkapen- eta korrika-jolasa
Jolastokia ehaztu ondoren, globo bana eta lokarri zati bana emango dizkiegu jolaskideei. Globoak puztu eta gero, orkatiletik lotuko dituzte lokarriagaz. Jolasa hasten da eta parte-hartzaileek ahal den guztia egingo dabe besteen globoak oinekin zapaltzeko. Globorik gabe gelditzen direnak, jolasatik kanpo geldituko dira. Globoa zapalduta ez daukana berriz, jolasa irabaziko du. Jolas hau ere egin daiteke globoaren kolorearen arabera taldeak eginez. Taldeko harremanak eta konfiantza ez ezik, trebetasun funtzionalak, mugimenduak eta estrategia ere bultzatzen ditu puxikak izeneko jolasak.


Ariketa honen ostean, puxikak soberan geratu ezkero, beste dinamika bat egin ahalko zen. Beste egunean telebistako telesail batean ikusi neban eta oso polita iruditu jatan. Ariketan, ume bakoitza puxika bat eban kordel bati lotura. Kordel horren amaieran bakoitzak papertxo batean idazten eban desio bat. Azkenean, landa batera joan eta guztiek euren bildurrak zerura askatzen ebezan: horrela pisu bat kenduz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina