Itzultzailea

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

BUKATU GABEKO IRUDIA

PENTSARAZTEKO JOLASA: bukatu gabeko irudia

Adina: 6 urtetik gora 
Jolaskideak: 4 eta 10 artean  
Lekua: edozein  
Materiala: arkatza eta papera  
Jolas mota: finkapen- eta lankidetza-jolasa 

Jolaskideek, euren burua zenbakituko dute. Bat zenbakia daukana, metro batzuk urrunduko da arkatza eta papera berekin eramanez. Marrazki bat egiten hasiko da, baina bukatu baino lehen bi zenbakia duenari dei egingo dio. Honek, beste trazu batzuk egingo ditu eta horrela, parte-hartzeile guztiek hartuko dabe parte marrazketan, banan banan eta elkarri hitz egin gabe. Taldeko eta banako harremanak eta batez ere sormena lantzen ditu bukatu gabeko irudia izeneko jolasak. Azkenean, denen artean azaldu beharko dute bakoitzak zer egin nahi zuen.


Margoak eskura ez izateak ez du esan nahi ezin dezakegula margoztu, gaur egungo teknologiei esker ordenagailuz ere marraztu ahal da. Besteak beste hurrengo web-gunean: MARGOZTERA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina