Itzultzailea

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

ERREKA ZEHARKATU



KONFIANTZA JOLASA: Erreka zeharkatu



Adina: 10 urtetik gora
Jolaskideak: 6 baino gehiago
Lekua: edozein
Materiala: orriak
Jolas mota: mugikortasun-,
pentsakizun- eta finkapen-jolasa.
Bi taldetan banatuta, hiru orri bana entregatuko zaizkie taldekideei. Orri hauek harriak balira bezala erabiliko ditugu hamar metroko zabalera duen ibai bat zeharkatzeko. Ibaia, pirañaz eta kokodriloz josita dagoanez, ezin izango dogu ura ukitu ere egin. Ibaiaren bestaldera lehenengo iristen den kuadrilak irabaziko du, baina talde osoak iritsi behar du. Kontuan izan harriak lekuz mugitzeko aukera izango dogula. Taldeko harremana, mugikortasuna, lehiakortasuna eta estrategia landuko ditugu jolas honekin.



Jolas honen ostean, baliteke ikasleen ibaienganako interesa piztea. Haien jakinmina bultzatzeko ariketa paregabea proposatzen deutsuet: EUSKAL HERRIKO IBAIAK

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina